Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Estadistarena

2015eko irailaren 3a
00:00
Entzun
Bezperako ogia bezalako periodikoetan segitzen du munduaren martxa, eta elkarrizketa da bidea esaten badu ere, ez daki nola eragiten zaion maratilari atea zabaltzeko elkarrizketa eske datorkionari. Akordiorako eremu bat aldarrikatzen du, eremuko satorrei jaten ematen dien bitartean. Irribarrez badago, sartu den zuloak dibertitzen duelako da; serio badago, sartu den zulotik nola irten ez dakielako. Munchauseneko baroiaren abenturak irakurriko zituen uda honetan: baroia zulora erori zen batean, bere buruko zimetatik hasi zen tira eta tira, horrela zulotik ateratzea lortuko zuelakoan. Antzeratsu dabil estadista ere: legelariak jarri zituen atzo lanean, ejertzitoko buruari deituko dio herenegun, kartzelako giltzariarekin hitz egingo du herenegun-aitzin.

Historiako liburuek ez dute haren bizkortasunaren arrastorik jasoko, baina abentura liburu ederrik bete liteke naturak nabarmendu dizkion mugen deskalabroekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.