Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Gainkarga

2014ko abenduaren 23a
00:00
Entzun
Herenegun, artikulu mamitsu bat zekarren berripaper honek urtarrilaren hamarrean egitekotan den euskal presoen aldeko manifestazioaren harira. Euskal gizarteko lau erreferentzia ezagunek sinatzen zuten testua, eta «batu ditzagun eskuak, arrazoiak eta bihotzak giza olde batean» eskatzen zuten bertan. Neurritsua zen edukia, orekatua tonua. Bukaerako oharrak, ordea, erremate kaskarren gisa itsusten zuen testua: «Erredakzioan itzulia».

Ez da gaia hona dakardan lehen aldia. Nekez imajina daitezke lau lagunak euskarazko artikulu bat bidaltzen erdal egunkariren batera, gaztelaniaz argitara dezatela eskatuz. Erredakzioan itzuli ordez, erredakziotik itzuliko liekete. Bueltan. Koronel ezagunaren antzera, ez daukate euskaraz idatzi edo itzuliko dienik? Zergatik euskaraz bizitzea erabaki duen jendeak—tartean berripaper honek— hartu behar du bere gain hainbatek euskarari ematen dion balio azal hutsaren gainkarga azal lodia?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.