Jose Luis Garci zinegilea Holmes&Watson, Madrid Days filmarekin erretiratu zen zinetik: porrot totala izan zen Holmes eta Watson fikzio-lagun ezagunek Madrilen burutzen duten ikerketaren istorioa. Madril irreal batean kokatua, gaztelania irreal batean mintzatzen dira filmeko bi ikerlariak, irrealak dira beren arteko dialogoak, irreala da bertako atmosfera. Bai gidoiak bai pelikulak Madrili eman nahi izan zioten giro british finak sekulako algarak eragiten ditu, sinesgarritasun osoa kenduz filmeko enigma-istorioari.
Porrot handiaren istorio laburrak badu, Garciz gainera, beste protagonista bat: Torres-Dulce fiskalburu jada ohia izan zen pelikularen gidoilaria, british estiloko Madril aizunaren asmatzailea. Zinean ezagututako porrotaren behazuna erruz irentsi du agintean: dotorezia viktoriarraren tonaka eta tonaka zelofan ibilita ere, ez dago popularren estilo falta disimulatzerik. Zetaz jantzita ere, tximua beti tximu.
HITZ BESTE
Zelofana
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu