Angel Erro.
JIRA

Abuztuan

2014ko irailaren 2a
00:00
Entzun
Bero egin izan zuen eta hotza, eta Gazan su-etena egon zen, eta IS siglak agertu ziren analisietan (IS edo ISIS edo ISIL, ingelesez) eta Amerikako Estatu Batuek, bake mundiala bermatzeko, armaz hornitzen dituzten herrialdeen zerrendara kurduak gehitu zituzten. Eta mundu osoko lagun ospedun zein izengabeek beren burua grabatu zuten burutik behera ur izoztu baldekada bat jaurtiz. Eta apaiz bat hil zen Madrilgo ospitale batean, eta hurrengo egunean Aita Santua hegazkin batean sartu zen Korearantz, non autorik apalenean ibili nahi izan zuen, eta KIA Motors enpresak iragarri du Aita Santuak erabilitako autoak opari emanen dizkiola, bidaltze gasturik gabe. Estatuburu gertukoenek murrizketak iragarri zituzten eta badira espetxeko hirugarren graduari uko egiten zioten presoak, nora jo eta bizitza aurrera nola atera ez zutelako. Hanka bat ilegaltzat hartu zuen ertzain batek, Eduardo Chillidaren diseinu baten tatuajea eramateagatik eta norbaitek lotura jarri zuen Twitterren, baina beste gauza batena. Eta irratian informatu zuten asto batek Euskal Herrian barnako ibilbidea egin zuela, pertsona bat gidari zuela. Eta festak izan ziren Bilbon. Eta Donostian zinegotzi batek dantza lotuan egin zuen alkatearekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.