Angel Erro.
JIRA

Susmagarriki

2014ko azaroaren 27a
00:00
Entzun
Dolores Redondo donostiarrak gaztelaniazko bere trilogia, argitaratzen hasi aurretik ere, arrakastatsuari amaiera ematen dion azken alea Elizondon aurkeztu zuen herenegun. Kazetari ugari agertu zirela irakurri dut prentsan. Nafarroako Gobernuaren presidenteordea bera, kultura eta turismo sailburua ere badena, bertan egon zen, hedabideei kasu eginez eta bazkari, kronika periodistiko batean jaso dutenaren arabera, gozo-guri batera gonbidatuz.

Zaila da zehazten Sánchez de Muniáin bere kargura dituen bi sailetatik zeinen buru moduan agertu zen, kultur sailburu edo turismo sailburu. Bereizketa zaharkituta gelditu da egun, seguruenik. Zilegitasun osoz zegoen hor, gainera. Liburu bat aurkeztu zen, eta kazetariak bezain ugari dira, halaber, eleberri sorta honek eskualdera erakarritako bisitariak.

Batek daki eskandinaviarren ondoren eleberri beltzaren lekukoa euskal idazleak hartzera deituta ez ote dauden. Ikastaroak antolatu beharko ditugu geure artean. Ilbeltzean festibal bat antolatu behar dute Baztanen, hain zuzen, eta (bejondeigula) euskaraz! Hasiera bat da.

Orain hiru aste giza gorpuzkiak aurkitu zituzten, poltsa baten barruan, Lekarozko hilerrian. Polizia galduta dabil. Hori beste hasiera bat da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.