Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Tronuan

2015eko urtarrilaren 31
00:00
Entzun
Bi aktore beren ofizioaren gorabehera eta nekeez ari dira Richard Quineren Urre trinkoko Cadillaca filmean. Arian eta harian, Shakespeare ekartzen dute solasera, eta idazle handiaren dohainez hasten direlarik, bietako batek bere frustraziotxoa agertzen du: irakurriak ditu Shakespeareren obra nagusiak, buruz ikasiak ditu obra bateko eta besteko pasarte goratsu asko, baina inoiz ez diote haren obren bat antzesteko aukerarik eman. Lagunak jarioa eteten dio: «Shakespeareren obraren bat eskaintzen badizute, egidazu kasu, ez onartu. Nekagarria da: ez duzu esertzeko aukerarik, ez bada erregearena eginez».

Juan Garziak aspaldi hartu zuen bere gain Shakespeareren soneto guztiak euskaratzeko lan zaila. Atzo aurkeztu zuen emaitza, eta ni filmeko pasadizoarekin gogoratu nintzen nire kabutako pozaren erdian: itzultzailea ikusi nuen erregearena egiten, merezimendu osoz irabazitako tronuan atseden hartuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.