Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Mozala

2015eko uztailaren 2a
00:00
Entzun
Han-hemen mozal legea deitzen diogu gaztelaniaz ley mordaza gisa bataiatu dutenari. Mozala. Hainbat abereri muturrean jartzen zaion tresna ahoa ireki ez dezan. Gizakiok ere animaliak gara, muturra daukagu, hobeto gaude mozalarekin. Bill Viola artistaren argazkietako figura bihurtu nahi gaituzte, denok mozal bana dugula ahoan. Ahoa itxita, lotuta. Ahoa kateaturik, nekez aterako zaizkigu hitzak. Ezin dugu zaunka egin. Alferrik saiatuko gara hortzaka egiten.

Mozal gurea eta bozal gaztelaniazkoa, boza gurea eta voz gaztelaniazkoa hitz-mutur beretik datoz. Ahotsa dute iturri. Beste animaliengandik berezi eta gizaki egiten gaituena. Ukatu, itxi, lotu, grapatu nahi diguten horixe. Eskarmentuz dakigu zertarako nahi dituzten bozak: ahoa zabaltzen dugu egun batez ahoa itxi diezaguten lau urtez.

Legeari mozala deitu ordez aho-tapa esatea batere gaizki ez, bozekin egindako obramenduen estalgarri den komun-taparekin analogia eginez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.