Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Munstroa

2014ko irailaren 2a
00:00
Entzun
Ness lakuko munstroak estimutan du abuztua, arinkeria beste fundamenturik gabeko kazetaritzaren sasoia. Hedabideei iruditzen zaie —eta hedabideei iruditzen zaielako, guri ere halaxe— oporretan mundua gelditu egiten dela guk atseden hartzen dugulako. Eta munstroaren isla ikusten genuen argazki lausotuetan, lakuko ur-gaina astintzen isatsarekin.

Munduan ez dago tragediarik, ala?, eta deitoratu egiten genuen abuztuko kazetaritza. Aurten munstroak ez digu bizi den abisurik eman. Eta haren faltan, egunkarietako orriak odoletan blai iritsi zaizkigu Gazako hondartzetatik, eta maparen beste zauri askotatik; izugarrikeriaren aiztoa ikusi dugu James Foleyren zintzurrean; izu biblikoaren hil-oihalarekin jantzi digute ebola;ustelkeriaren kiratsa ekarri digute Pujolen Queralbs-eko txaletetik, Legarderen perfume garestietatik.

Eta, bide batez, Ness lakua Eskozian baitago, hango galdeketak hartu ditu munstroaren tokia eta itxura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.