Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Komedianteak

2014ko urriaren 31
00:00
Entzun
Komedianteak, komedianteak!, egiten genuen oihu ilunabarrean, eta herriko plazara jaisten ginen. Auskalo nondik etorriak, txisteak kontatzen zituzten, modako kantak kantatzen, txerpolari-lan eta malabarismoak egiten orduko kale-bonbilla apurren argi laburrean. Gure lilurak argitzen zuen bonbillek ezin zutena.

Komedianteak. Gure komeriak arintzen saiatzen diren aktoreak. Badira, ordea, antzerki-plazatik kanpo jarduten duten aktore trebe askoak. Badira, bai. Denok gara. Aktuatu, itxurak egin eta itxura eman, ez daukagun neurria erakusten saiatu kaleko bonbillen argitan. Hurkoa engainatzeko? Ez, zehazki. Garenaren eta izan nahi genukeenaren arteko distantzia laburtu nahi genuke eta txerpolari-bertigoa arindu. Kaleko argiak, apala izanagatik ere, ez dezala gure mundualdiko komeriaren baldarra salatu.

Komedianteak, komedianteak! Bonbillek argitu gabeko bazterrak gure lilurak distirarazten zituengarai joan haiekā€¦
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.