Angel Erro.
JIRA

Xakea

2015eko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
Gaurkoa xakelari batek, Nafarroan izan den nazioarteko lehen maisuak, inspiratu dit. Ni ez naiz batere analista iaioa. Ez dut ikuspegi globalik. Ez dakit mugimenduak aurreratzen. Emozioek itsutzen naute. Beraz, arauak ezagutu eta inoiz aritu banaiz ere, ez dakit xakean.

Igandetik hona, batekin eta bestearekin mintzo, hauteskundeen emaitzak aztertuz, luzerako erronka nola egin, zeinek, norekin, hau nola iraunarazi, sozialki, lehentasunak..., irudipena dut laster ahaztuko zaigula Nafarroan lortu diren emaitzen ezegonkorra. Gizakiak joera naturala-edo dauka ausaz lortutakoari jatorria ezkutatzeko eta berekotzat hartzeko. Eta botereak berarekin dakar harrotzea.

Jende askoren lan positiboa gutxietsi gabe, ez genuke atzendu behar zerk ekarri gaituen hona, jokoa luzera antolatzeko. Unai Garbisuk ireki dizkit begiak: Ciudadanos UPDrekin hitzarmena egin ez eta banatuta aurkeztu izana, lehenak boto gutxiengatik eserlekurik lortu ez izana, UPNren ziklo beheranzkoa, Podemos alderdi berriaren agerpena, botoak toki askotatik jasoaz, baita analistek erregimenaren alderdiak deitzen dituzten horietatik ere... Matea oraindik urrun da, oso. Eta susmoa dut, hau nire uztakoa da, gurean inor ez dagoela prest peoi bat ere sakrifikatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.