Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Galtzailearena

2015eko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Horra bikote bat banatzeko zorian, nor bere aldetik seme-alabak irabazi nahian ordu arte bikotekide izana alpargatapean jarriz. Horra partida guztiz galduta porrota eraman ezin duen jokalaria, eta etsitzen ez duena aurkarien liderra lesionatu arte. Horra ortografia suspenditu duen ikaslea irakaslearen kontrako mezu anonimo iraingarriak sarean jartzen. Horra gerra galdu bateko gudarostea ere, bere erretiradan gudu-zelaia minekin lepo betetzen. Galtzaile txarren kastakoak guztiak ere. Eta higuina eragiten digute, porrota baita elegantziaren galga dotoreen proiektatzen duen abagunea.

Dotoreziarik gabekogaltzaile txarraren traza osoa zuen berripaper honen atzoko titular nagusiko protagonistak ere:UPNk Batxilergoan eta DBHn LOMCEren curriculuma ezarrita esan dio agur hainbat urtetako botereari. Izorrai ondoren datozenei! Zergatik da politikan normala eguneroko bizitzan hain higuingarria zaiguna?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.