Angel Erro.
JIRA

Hausnarketa

2015eko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
Berebiziko munta du botoa emateak, inor bere sofan eroso telebistari begira baina ezer egin gabe ez gelditzeak, edo gertatzen ari denari bizkarra ematen, kontua berarekin ez balihoa bezala, «honek ez du erremediorik, beti betikoek irabazten dute, inoiz ez nik gogoko ditudanek, nire estiloa hobekixe ordezkatzen duten apurrek», desenkusaka, bere buruari esanez. Orain da aukera eta zure esku dago. Bai, badakit parte hartuz lurraldetasun ezarritakoa ontzat jotzen ari garela esan lezakeela baten batek, baina nonbaitetik hasi behar da.

Eurovision Song Contest aldatuko badugu, denon artean eginen dugu, bakoitzak bere aldetik. Betiko balada melengak, betiko topikoak, gorputzaren eta edertasunaren betiko erabilera loarazlea. Bestelako ereduak egon badaude (ikusi, esaterako, Serbiako Bojana Stamenov, edo Finlandiako Pertti Kurikan Nimipäivät punk talde lehenagotik ere ezaguna, baina zoritxarrez lehen finalaurrekoan kanporatuak; ezberdinzaleok arretaz ez egoteak dakarren uniformetasunaren abisu).

Inkesta gehienek irabazletzat ematen duten Suediako ordezkariaren kontra egiteko deia egiten dizuet, nire apurrean, hemendik. Heroes kantaren atzean gorde den mezu erlijioso eta atzerakoiaren beldur naiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.