Angel Erro.
JIRA

Eguzkipean

2015eko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
Lehen aldiz igo naiz (horrela esaten dugu beti burlatarrok) Iruñera, hauteskundeak izan direnetik. Eguraldi onak aldartean dituen eragin positiboen sinesle handia ez banaiz ere, aitortu behar dut zoriontasun moduko batek jo nauela, ezin dena etorri lagun daramadan liburutik, eguzkipean orrialdeen zuriak itsutzen bainau, zerbait irakurtzera saiatuz gero.

Besterik ezean, portadako euskarazko hitzak hirian barna erakustera mugatu behar. Baina, oraingoan ez dut sentitu, hala egitean, desafio edo heroi airerik. Aspaldiko partez nabaritu dut normaltasunaren arintasun arraroa. Susmoa dut oraindik horrelako tik gehiago, luzez bigarren mailako hiritarra sentiarazi diotenarena, harrapatuko dizkiodala neure buruari. Horrek berak beste zoriontasun ufada bat ekarri dit eta, kontuak gehiagora jo dezan baino lehen, erkidegoko egunkaririk navarrísimoena duen taberna batean sartu naiz iritzi artikuluak leituz neure onera itzultzeko.

Umekeriak iruditzen zaizkit beren kasketak. Ia orrialde osoa eskaini diote Iruñeko hurrengo alkateak manifestu batean ETA gaitzetsi zuela frogatzeari, orain, antza, aditz bera erabili nahi ez badu ere. Gaitzespenek iraungitze datarik dute? Berretsi behar dira? Tik honek ez dit zorionik ekarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.