Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Balkanizazioa

2014ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Aspaldion, sarri entzuten eta irakurtzen ari gara balkanizazio hitza. Kasu guztietan —ez da kasualitatea—, Eskoziako edo Kataluniako prozesuen aurkarien ahotik edo lumatik iritsi zaigu hitza. XIX mendetik datorren termino politiko bat da —lurralde jakin bat bitan edo puska gehiagotan banatzeari deitzen zaio—, orain hogeitsu urte izandako Balkanetako gerren kausaz, hitzari erruz itsatsi zaio gutxiespenaren eta arbuioaren kraka: balkanizazioaren arriskua aipatzen duenak gerra haietan izandako elkarren arteko triskantzetan bustitzen du ahoaren edo lumaren punta, Yugoslavia osatzen zuten herrien arteko borrokak eta asmo genozidak gogora ekarriz.

Eskozia edo Katalunia bezalako iniziatibetara balkanizazioaren estigma ekartzea ez da —zera izango da!— kasualitatea: gerra haietako etnizismo idiotenaren izugarrikeriak debatera ekartzeak nazionalismo demokratikoa haiekin lotzea du helburu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.