Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Aipua

2014ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Mariano Rajoyk atzo: «galdeketa antidemokratikoa da». Fin de la cita. Bukatu zuen Aipu letra larrizkoa, aurrekari are larriagoen ondoren bozkatu zen Konstituziotik aterea.

Aipu haren jopu gara. Konstituzioari baiezkoa eman zion askok —baita diktadurarekin bat egin zuen ez gutxik ere— beldurra konjuratu nahi zuen; diktadura bera konjuratu nahi zuten Aipu Nagusiaren erreferendumean abstenitu edo ezezkoa eman ziotenek. Testu konstituzional bat atera zen testuinguru hartatik. Kataluniako galdeketa antidemokratikoa dela esateko erabiltzen den Aipu nagusi beraxe. Horixe egia. Baina ez da gezurra orduan bozkatutako Aipu sakratua testuinguru ez batere sakratu batean jaio zela ere: testuingurua zen diktadura; berrogei urtekoa, Mendebaleko historia garaikidean gehientsuen iraun duen txantxa zital makabroa.

Rajoyk testu hura baitu gatazkaren irtenbide demokratiko bakar-bakarra, zilegi izango ahal zait testuingurua gogora ekartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.