Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Aterkiak

2014ko urriaren 2a
00:00
Entzun
Ez dakit nork asmatuko zuen aterki hitza. Joan zen mende hasierako norbaitek behar du. Ateri hitzetik, aterki. Euri denean, aterki; ateri zaude ederki. Sena zeukan lagunak, ederra atera zitzaion: zerua mehatxu-jasaka hasten denean, aterkia zabaldu, eta aterian zaude zu, aterpean daukazu zure ingurutxoa. Babesean zaude.

Aterki asko ikusten ari gara egunotako hedabideetan. Kolore guztietakoak. Eta zabalik. Kataluniako hainbat plaza txiki eta handitan ikusi ditugu. Hong Kong-eko kale eta etorbide nagusietan ere bai. Kanpoan ez baita giro, bi tokiotako jende ugarik aterkia zabaldu du aterpe bila.Irudietan ez da jendea ikusten. Aterkiak baino ez. Aterkiak euripean. Aterkiak ibilian. Oso kasu desberdinak baldin balira ere, euripean ez dira ikusten elkarren arrotzak. Aterkien erabilerak berdintzen ditu. Ateri propioaren premiak.

Euskaraz —hizkuntzak badaki halako oparitxoak egiten— ateri esaten da aterri ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.