Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Ttak

2015eko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
Hasier Arraizek atzo berripaper honi: «Pentsatzen genuen Gipuzkoa guk nahi dugun bezalakoa dela, eta ez da». Ttak, Arraizek bete-betean jo du dianan. «Euskal Herri asko daude», eta Euskal Herria poliedrikoa izaki, politikak ere halakoxea behar omen luke, poliedrikoa. Ttak, berriro. «Malgua izateak ez dizu sendotasuna kentzen». Ttak.

Elkarrizketan zehar badira ttakateko gehiago. Aldarte-aldaketa baten zantzuak —aldarriak?— dira, bai politikaren eta gizartearen arteko hurbil-urrutiaz, baita errealitateari so egiteko eraz ere. Amesten duguna —Euskal Herria, gizartea, euskara...— eta errealitatea ez dira gauza bera. Askotan —oso askotan ere—, nahi genukeena eta eguneroko potajea oso distantzia sideraletan daude elkarrengandik. Baina ametsa eta errealitatea ametsaren galgan berdintzeak distopiak —utopiaren kontrako egoerak— eragiten ditu.

Esan izana da Arraizek dakarren nobedadea esaten duena bainoago. Eta ttak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.