Angel Erro.
JIRA

Hautagaialdia

2014ko urriaren 21a
00:00
Entzun
Hauteskundeetako liderrak goizik dira loratuak. Hori gertatu da aurten, turroiak heldu baino lehen.Inkesten arrimura, hauteskunde garaiaren luzapen estraofizialaren baitan, lehenagotiko beroketaren inertziaz, prozesu natural bati dagokion antzezte zehatzarekin Hegoaldeko alderdi eta koalizio guztiak zerrendaburuak aukeratzen eta jendeari ezagutzera ematen ari dira, udazken honetan. Denok bero irudikatzen genuen eta dagoeneko aspertuta gaituen udazken honetan.

Natura apetatsua da, eta halaber alderdien barne funtzionamendua. Zerrendaburu batzuk alderdi barruko primarioetatik iritsi berri dira: MarĂ­a Chivitek, kasurako, PSNri botoa inoiz emanen ez geniokeenon hautagaia bentzutu du. Idoia Mendia ere primarioetan aukeratu dute, baina inoren kontra lehiatuta. Modu berean edo antzetsuan aukeratu dute Uxue Barkos, inoren kontra, ezusterik gabe. Pasarela maskulinoagoa ekarri digu sorpresaz EH Bildu koalizioak. Gipuzkoako eta Nafarroako diputazio eta hiriburuetarako gizon bana; bigunera ala gogorrera joaz, nori aditzen diozun.

Gizona ez ezik, alfa arra ere Madrilen aukeratu behar dute, Euskal Herritik jakin-minez eta, esanen nuke, errezeloaz jarraitzen ari den prozesuan, betiko mismamierdatzat jotzeko irrikatan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.