Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Kasta

2014ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Abisu batekin nator. Pablo Iglesias eta Podemos taldeko jendea kasta gora eta kasta behera hasi zirenetik, norabide bakarra hartzen ari da kasta hitza, pribilegio bereziak dituen giza taldearena: «utikan kastakoak!», errepikatzen dute mantra baten moduan. Hitzak badu, ordea, beste adiera bat, positiboa eta euskaraz erabiliena, balioko (kastako) pertsonak nabarmentzeko, inoren heterodoxia, autonomia eta nortasun aparta markatzeko. Eta orain dator nire abisua: gehien erabiltzen dugun adiera arriskuan egon liteke gaztelaniaz modan jarri den erabilera gaitzesleak bultzatuta. Kasta hitzari eman zaion kargagatik, ez al diogu orain uko egingo Ramiro Pinilla hil berria kastako idazlea zela esateari, Anjel Alkainen umoregile-kasta miresteari, Teresa Romero bezalako erizainen kastaz jarduteari.

Politikatik datorkigu adiera erabiliena galtzeko arriskua. Normala izango da: kasta politikoak kastako politikari gutxi ematen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.