Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Okasioa

2015eko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Oesteko pelikulen ordua zen ETB 2an, oso ahots haserre bat entzuten zen, hitzak tiroka bezala jaurtiz:«Ez dut ahaztuko. Nik ez. Nik ez dut zauriturik uzten!». Tabernako bezero bakarrak burua jaso zuen, pantailan Alan Ladd edo John Wayne ikusiko zuelakoan-edo zigarro bat ezpain artean, pistolak gerrian, eskuak pistoletara eramateko mehatxu eginez odol gaiztoko koldar malaparturen bati. Telebista, ordea, itzalita zegoen. Tabernaria mostradore-gaina lehortzen ari zen, irratiak zioenari jaramonik egin gabe. Bezeroak azken esaldia —nik ez dut zauriturik uzten!— apuntatu zuen libretatxo beltz batean: gidoilarien-eta patua da dena apuntatu beharra, beti iristen da-eta apunteoi punta ateratzeko okasioa.

Tabernatik irten eta etxerako bidean, gidoilaria Kutxabankeko sukurtsal baten aurretik pasatu zen. Artean ez zen tiro-hotsik, artean mendekuaren basoa ez zegoen, antza, nahiko hotza. Libretako apunteak okasioaren zain segitzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.