Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Lodomeria

2014ko urriaren 26a
00:00
Entzun
Austriako enperadoreek, beren titulu zerrenda luze-luzean, bazuten batGalitzia-Lodomeria lurraldeen jabe zirela esaten zuena. Historiako hainbat testu eta mapetan lotuta agertzen dira bi izenak. Galitziaz badakit zerbait. Lodomeria ez nuen ezagutzen Wislawa Szymborskari irakurri diodan arte lurralde fantasma bat dela. Inork ez omen du bertako mugak markatzerik lortu, inork ez omen dizu esango Lodomeriakoa denik: «ziur aski, enperadoreek berek ere ez zekiten ze lur hartzen zituen» Lodomeria deitzen zioten lurraldeak.

Inexistentziaren lurralde fantasma bat, beraz. Digresio askotarako ematen du: Babian egoten ziren erregeetatik Lodomeriako jabeengana, badago zertaz trufatu.Nolanahi ere, Szymborskarena irakurri nuenean, niri Iribas etorri zitzaidan burura. Enperadoreen moduan imajinatu nuen, hatza mapa baten gainean jarrita, hango lurraldeen existentzia ukatu eta bere kabutako errealitate instituzionalari Lodomeria deitzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.