Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Arrakala

2015eko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Bikotekide batek besteari (edo anaiak arrebari, enpresako sozio batek besteari, institutu bereko irakasle batekelkarren ondoan lan egiten duen lankide eta lagunari…): «hitz egin behar dugu». Batera daude, elkarrekin egiten ari dira azken urteetako ibilbidea, itxuraz oso harmonia oneko harremana dute, baina, bat-batean, bien arteko egonezin ezkuturen bat salatzen duen esaldia bota du bietako batek:«hitz egin behar dugu». Esaldiak esan nahi du pitzaduraren bat dagoela beren arteko harremanean. Esaldiak esan nahi du badagoela argitu beharreko auziren, gaizkiulerturen, desadostasunen bat. Esaldiak esan nahi du denbora asko daramatela elkarrekin bizitza normala edo normal ustea egiten, baina beren arteko sakoneko arrakalaren bat aipatzeko beldurrez edo borondaterik gabe.

Hitz egin behar dugu. Batak zein besteak ondo zekitena baina berbalizatzen ez zutena seinalatu du esaldiak eta atmosfera deseroso baten itzalpean utzi ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.