Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Erretratua

2014ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Antonio López pintore hiperrealistak bukatu berri du Espainiako Errege familiaren koadroa: hogei urte pasatu dira enkargua egin ziotenetik. Bitarte horretan beste lan batzuk egin baldin baditu ere, ordu asko pasatu omen ditu, ikaragarri, neurri handiko (3,4 x 3) oihalaren aurrean.

Pintorea bere bakardadean.

Jakin al bagenitza hogei urte hauetan pintorearen burutik pasatu direnak. Ezagutu al bageneza koadroak izan duen eboluzioa eta pintorearen pentsamenduak izan duena. Kontatzerik balu nola joan zaion aldatzen pertsonaia bakoitzari buruzko pertzepzioa eta nola joan den aldatzen pintorea bera. Aitortuko balizkigu izan dituen pentimentoak (damuak) bai artistikoak eta baita ideologikoak ere. Izango balitz pintore gisa duen kalitateko idazle, bere barrua hustu eta hiperrealismo handienaz sakontzeko pintore batek zer pintatzen duen boterearenaurrean…

Ez du ezer kontatuko, ez bada laudoriozkoa. Kontratuan dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.