garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Gerrak

2015eko uztailaren 30a
00:00
Entzun
Duela 70 urteko bonba atomiko ezagunez gogoratu izanak liburu-dendara eraman ninduen atzo, Marguerite Durasen Hiroshima mon amour patrikako liburua eskuratzeko asmoan. Hura agerian ez eta Liberation egunkariak ostu zidan arreta osoa, azal betea Terminator filmeko makina begigorri dohakabeari eskainirik, robot hiltzaileak baitzituen hizpide, eta haien aurka Stephen Hawking, Noam Chomsky edo beste mila ikerlari altxatu izana, Inteligentzia Artifizialaren gaineko nazioarteko konferentzian, Buenos Airesen.

Gizakiaren esku-hartze erabakigarririk gabe jardun ahal izango duten «arma autonomo» horiek gaurko kalaxnikovak bezalakoxeak izan omen litezke aurki, fabrikatzeko merkeak eta ugariak, populazioa menperatzeko baliagarriak, merkatu beltzean salgarriak, talde etnikoak suntsitzeko trafikatuak… Inteligentzia artifizialaren arloan, zalantzarik gabe, nuklearraren hurrengo guda-iraultza eragitea baino zeregin duinagoak asmatu nahiko lituzkete sinatzaileek. Esperimentuen adibideak ere bazekartzan egunkariak. Alemanian, esaterako, humanoideak baliatzen omen dituzte erretreta-etxe batean, zaharrei egunerokoan laguntzeko nahiz konpainia egiteko... Etahura irakurrita, zerbaitek krak egin zidanbihotzean, drone batek tiro egin izan balit bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.