Idurre Eskisabel Larrañaga.
BIRA

Heriotzaz

2014ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
Ilusioz beterik eman digu albistea lagun batek: Raymond Kurzweil teknologia arloko zientzialari, asmatzaile eta Google ahalguztiduneko ingeniaritza zuzendariak iragarria omen du 20 urteren buruan hilezkortasuna iritsiko dugula. Zelulak birpogramatzeko aukera, hondar aleak baino txikiagoak diren robotak, eta nanoteknologia ahoskatu ditu ondorengo azalpenean. Hilezkortasunaz gain sekulako gaitasunak ere iritsiko omen ditugu, esaterako, urpean murgilean ordutan irautekoa, edota oraingoa baino askoz ere adimen garatuagoa. Transhumanismoa aipatu du hurrena: eskola filosofiko antolatua ei da, Kurzweilek iragarritako superjende hilezkorra lortzeko bideari zelai sistematizatua jarri diona. Fedez hitzegin du.

Gainerakook, ordea, ezin izan dugu irri barkabera ezkutatu; karkaila labur baina burlatia eskapatu zaionik ere izan da. Esan diogu hilezkortasuna amets gisa ez dagoela gaizki, baina iragazteko arrazoiaren galbahean.

Eta eztabaida burugabeetan ez galtzeko beste leku batzuetara bideratu dugu elkarrizketa. Lasterrera halaxe ari ginen: batek ukendu bat aurkitu duela zimurrak erabat ezabatzen dituena; besteak, brokoli eta erremolatxa zukua afaltzen duela zelulak gazte mantentzeko; hurrenak bihotzari zahartzea eragozten dioten ariketa aerobiko bereziak egiten dituela goizero...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.