Idurre Eskisabel Larrañaga.
BIRA

Arrakala

2014ko azaroaren 27a
00:00
Entzun
Larrituta kontatu digu pasadizoa unibertsitatean irakasle dabilen lagun batek: ikasgaiari buruzko galdera batekin joan zaizkio bi ikasle, bat Bilbokoa, bestea Donostiakoa. Solasak musikaz aritzera eraman ditu. Oso musikazalea da laguna, eta pozez deskubritu du zaletasun bera dutela bi ikasleek. Poz handiagoz oraindik, adin arrakalaz gaindi, estilo eta talde bertsuak dituztela gogoko. Gaztetuta sentitu da. Halaxe, gustura aritu dira halakoren azken lana goraipatzen, beste halakoren zuzenekoaz gogoratzen. Ezarian, talde eta bakarlari mordoa aipatu dituzte, anglosaxoiak gehienak, Espainiako eszenakoak beste hainbat, erreferentzia komunen sorta ederra, nolanahi. Halako batean, Mursego aipatu du lagunak, eta, haren harrigarri, ikasleek ez dute ezagutzen. Handik gutxira, Anari ekarri du hitzera, eta gauza bera, ikasleek ez jakinaren keinua. Ruper... Montoia... Berri Txarrak... Ikasleetako batek eten dio zerrenda: euskararik ia ez dutela ulertzen eta euskal musika ez zaiela interesatzen.

Larri galdetu du lagunak zer egiten ote dugun hain gaizki arrakala hain gaindiezina gerta dadin. Mikaztuta erantzun dio beste lagun batek: arazoa ez ote den beste aldean askok arrakalari eusteko, are handitzeko, hautua egin dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.