Idurre Eskisabel Larrañaga.
BIRA

Betirako

2014ko urriaren 30a
00:00
Entzun
Parkeko zuhaixken artean ezkutatuta atzeman du X errondan dabilen polizia bikoteak. Argazki kamera sofistikatua du eskuetan. Emateko eskatu dio polizietako batek. X-ek, ordea, gogorrago estutu du bularren kontra. Ohartu denerako lurrean da, polizia bat gainean duela. Besteak eskuetan du kamera. Argazkiak ikusten hasi orduko egin du oihu: «Ostia! Pederasta putakume bat!». Besteari hurreratu dio kamera, argazkiak begira ditzan: neskato bat eta mutiko bat ageri dira, nerabeak biak, parkeko jarleku batean. Elkar ukitzen fotoetako batean, musukatzen bestean, elkar jaten hurrenean... Joan dira kameraren memorian atzerago, eta nerabe bikoteak aurkitu dituzte, behin eta berriz: parke berean, beste parke batzuetan, geltoki atzeko kalexkan... Batzuetan agertzen dira neskak mutilekin, beste batzuetan neskak neskekin, besteetan mutilak mutilekin. Baina guztietan «sexua praktikatzen», poliziek definitu dutenez.

X atxilo eraman dute. Irainka ari zaizkio hiruzpalau polizia: pederasta, pedofilo, perbertitu, putakume. Gero eta ozenago. Batek irribarre maltzurrez ohartarazi dio bera bezalakoek kartzelan ez dutela ederki pasatzen. X mutu dago. Ez daki nola esan bilatzen zuena nor bere burua bestearengan aurkitzen den lehen une zerutiarreko lilura betirako harrapatzea zela, beste batzuen begiradan bada ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.