Idurre Eskisabel Larrañaga.
BIRA

Izendapenak

2014ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Marie Trintignant eta Bernard Cantatek bikote glamour-ez betea osatzen zuten. Talentu handiko aktore ederra zen Trintignant. Cantat, berriz, Noir Desir rock talde arrakastatsuaren lider probokatzaile eta errebelde plantakoa, ezkerrarekin engaiatua.

2003ko uztaileko gau batez senar ohiak igorritako mezu batzuk aurkitu zituen Cantatek Trintignantek telefonoan. Sekulako jipoia eman zion, hilzorian laga arte. Egun batzuen buruan hil zen. Cantatek hainbatetan aldatu zuen jazoeraren azalpena: aurrena, andrea irristatu eta erori egin zela; gero bultzatu soilik egin zuela... 8 urteko espetxera zigortu zuten hilketagatik. 2007an aske zen, jokabide onagatik. 2013a diskoa atera zuen Detroit taldearekin; oso harrera ona egin zioten kritikak eta publikoak.

2003ko udan, pasioa, maitasuna, buru-galtzea... aipatu zituzten Frantziako hedabideek; baita Bidasoaz iparraldera gehien saltzen den egunkariak ere. Ez zen genero indarkeria edo indarkeria matxistaren aipamenik.

Angelun hilotz topatu duten 38 urteko emazte ezinduen zaintzaileak eta haren bikotekide ohi eta ustezko hiltzaile autobus gidariak ez zuten glamour-ik. Baina pasioa, maitasuna, buru-galtzea, aipatu dira hedabideetan. Bidasoaz iparraldera gehien saltzen den egunkariak oraingoan ere ez du genero indarkeria edo indarkeria matxistaren aipamenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.