Idurre Eskisabel Larrañaga.
BIRA

E(u)tsi

2014ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Ziklotimia politikoaren barruan, batzuetan etsiak hartzen nau. Gaurkoa bezalako egunetan, adibidez. Gogoratzen dudanean arratsaldean BilbokoMiribillan hitzordua dudala, zertarako eta presoen sakabanaketa amaiarazi nahi duen enegarren ekimena abian jartzeko. Hau da, hitzordua dudala, oraindik ehunka laguni eta haien senideei oinarrizko eskubideak urratzen zaizkielako. Eta oroitzean bihar, berriro, badudala beste hitzordu bat: Loiolan, politika egiteagatik 28 gazte Madrilen epaituko dituztelako; politika egiteagatik espetxera joateko arriskuan direlako. Eta etsiak jotzen nau akordatzean ostegunean izan zela beste hitzordu bat Donostian, Egunkaria-ko auzipetuen agonia luzea salatzeko.

Eta horrelakoetan hain iruditzen zaizkit handi gure herriko lanak, hain gaudela zatiturik, itsaso beltzhorretan naufragoak baino ezin ditudala irudikatu.

Baina beste noizbait bezala Sarrionandiaren hitzak izan zaizkit sendagarri, oraingoan Kataluniako El Punt egunkariari esandakoak. Sendagarri, oroitarazi didatelako akatsak akats eta sufrimenduak sufrimendu zein diren jokoan dauden auziak: igualitarismoa, demokrazia, norberaren askatasuna, gutxiengoen kulturak... Eta ez etsitze eredugarriagatik: dioelako ahalko balu nahiko lukeela itzuli, gurasoak zaintzera ez ezik zer egin dezakeen ikustera, parte hartzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.