garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Zarata

2015eko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
Nola liteke. Urte luzetan politikaria izan —areago, politika jardunari etekin bipila atera dion agintari profesionala izan—, eta politika berez eta definizioz zer den ez jakitea. Eskola zaharrean doktoratutako goi kargua izan, eta ez jabetzea batura komeni denean bakarrik dela matematika kontua, alegia zientzia zehatza; halaber ez onartzea zenbaketa oportunismoa dela izatekotan, ospe txarreko aukera unibertsal hori.

Nola liteke, zerri korta legendario batean hazi eta joritutako buruzagia izan, eta odolkiak ordainetan hartu ohi direla ahaztu izana.

Barcina andereak, artean Nafarroako Gobernuko pulpituaren jabe denak, estratosferatik gorago dagoela uste duen horrek, etxafuego sorgarriak bota nahi ditu bere despedidarako. Traka zaratatsua lehertzeak traban daukan haizea disimuluan eta lotsagarri gelditu gabe ateratzen lagunduko diolakoan. Datorkion panoramaren aurrean amorratuta, mundu zentzudunak ulertu beharko lizkiokeen lotsaizunak bota ditu espantuka eta kasketaz, plaga biblikoen pareko hondamendiak bailiran, Venezuela, Hitler, Argentina edo KAS alternatiba, hain zuzen ere, bere erreinua, bere aginte moldea eta bere kokakola, aipaturiko izurriteok bezain ilunak, inperialistak, puristak eta zanpatzaileak izan direla gogoratzea lortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.