Idurre Eskisabel Larrañaga.
BIRA

Soluzioak

2014ko urriaren 26a
00:00
Entzun
Banoa oinez hirian, lagun batek Facebook bidez aholkatutako fisioterapeutarengana, ordenagailuak ezagutu nituenetik lepondoan instalatuta daukadan kontraktura sendatzeko enegarren ahaleginera. Ez dakit zehazki non den fisioaren kontsulta lekua, baina, hala ere, urrats ziurrez noa, kalea ezaguna baita. Iritsi naiz, ordea, ustez bila nabilen kalera, eta, kaka!, ohartu naiz berriro ere nire despistearen sareetan amildu naizela: hau beste bat da!

Orduan, zorioneko sentitu naiz smartphone-a daramadalako altzoan. Atera eta beste lagun batek Twitterren aholkatutako mapa aplikazio miraritsua jarri dut martxan. Tresnaren iruditeria zientzia-fikziokoarekin liluratuta sartu dut bila nabilen helbidea, eta hara, trepetak jakinarazi dit nagoen lekutik hamar minutura daukadala fisioa zain -ai, ama!-. Eskuinera bultzatzen nau pantailan ageri den gezitxoak, eta lasterka abiatu naiz haren atzetik. Kale ertzera heldu naizenerako, ordea, blokatu egin da! Arrazoi eman behar beste lagun bati: zahartuta daukat guztiz telefonoa... Whatsappez aritzen garen bakoitzean gogorarazten dit... Kontsulta ordua gain-gainean dudala, desesperatuki, otu zait beste soluzio bat: kalean behera datorren pertsona bati galdetu diot helbidearen berri. Irribarrez eta adeitsu eman dizkit argibide zehatzak.

Arnasestuka, baina iritsi naiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.