Xabier Amuriza.
PASCALEN ESFERATIK

Haizeak dakiena

2019ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
Haizeak jakin dezake
zergatik den biziraupena
hain biolentoa.
Haizeak ez daki
zergatik den adimena
hain biderkatzaile
aurreko biolentzien.

Haizeak jakin dezake
zergatik den maitasuna
bizirauteko beharrezko.
Haizeak ez daki
zergatik duen maitasunak
hain gutxi erabakitzen
munduaren bilakaeran.

Haizeak jakin dezake
zergatik den ongia
askoz laudatuago
gaizkia baino.
Haizeak ez dakiena da
zergatik den gaizkia
askoz ahaltsuago gaitzerako
ongia onerako baino.

Zuk, Pascal, seguruenik,
ez duzu beharko erantzunik.
Bob Dylanek haizean
eseki zuen erantzuna.
Nik entzuten dudan haizeak
txistu egiten bakarrik daki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.