Miren Manias.
EKOGRAFIAK

Erakusleihoak eta ereduak

2019ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Ez nekien Anna Simon i Mari Las Sextako kazetari eta aurkezlea kataluniarra zenik. Gaztelaniazko Antena3, Telecinco, TVE eta Cuatro kateetan aritzeagatik ezagutzen dut nagusiki. Baina horren aurretik, TeleTaxi TV telebistan aurkezle lanetan ere ibilia da. TeleTaxi TV 2015eko ekainean itxi zuten, Grupo Teletaxi erakundeko Radio RM Atresmediari saldu eta Sabadell eremuko emisio lizentzia galdu ondotik. Programazio ordu gehienak musika saioek betetzen zuten, hala nola Desperta Clip, Mira com Som, Cataclip, Video Mania eta Clip de Nit. Simon Doble T izeneko saioa aurkezten hasi zen. 2017tik Oh Happy Day lehiaketa aurkezten du TV3n. Kate berean, saio berria estreinatu zuen kazetariak apirilean: Persona infiltrada.

Simonen tarteak ikusle datu onak eskuratu ditu. Supervivientes (Telecinco) hasi zen gau berean egin zuen debuta, eta katalanen %16,9k nahiago izan zuen Isabel Pantojaren helikoptero jausia ez ikusi. ETB1eko programazioan dagoen zein saiok eskuratuko luke halako marka Telecincoren aurrean? Persona infiltrada-ren berezitasun nagusiak bi dira: reality show formatua eta misterio kutsua. Horri erantsi behar zaio gaztelerazko telebista kate nagusietan ospetsua den aurkezlea, Anna Simon, jatorrizko lurraldean eta hizkuntzan hitz egiten ikus-entzuteko aukera dago. Hori baino gertutasun handiagoa erakusten duen saiorik ba al da?

ETB2ko El impostor (2014) saioan oinarrituta dago Simonen tarte berria —Pausokarena da formatu originala—. Pertsona bat familia batean infiltratzen da lehenbizi, eta fikziozko rol bat jokatuko du. Bizikidetza amaitu ondotik, pertsonaia ospetsu bat sartzen da jokoan, eta mozorroa kendu behar dio infiltratuari.

Thais Villas Aribau La Sextako kazetaria, berriz, aragoiarra da, eta umorezko saio bat estreinatu berri du TV3n: Control T. Teknologia berrien eta Interneten gaineko tartea da. Villasek La Sextako eta TV3eko saioak uztartuko ditu. Simonek bezala, alegia. Telebistako erakusleiho handietan egoteko aukera izan dute biek, eta orain erakargarritasun hori baliatu nahi du TV3k. ETB1ek gauza bera egin lezake entretenimenduarekin. Baina bereziki fikzioarekin. Jon Plazaola euskal aktoreari irakurri diot berrikiBERRIAn: «ETBk gehiago hartu beharko luke Kataluniako TV3en eredua».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.