gorka julio
EKOGRAFIAK

Whatsappek ere, atzean zuloa

2019ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
Whatsapp aplikazioaren bidez, sakelakoetako informazioa lapurtzen duen beste eraso bat gertatu da. Segurtasun zulo bat baliatuz, erasotzaile talde batek, milaka lagunen datuak eskuratu ahal izan dituzte, eraso bideratu bat dirudien honetan.

Erasotzaileek Whatsapp dei bat egiten zuten erasotu nahi zuten telefonora. Azken honek hartu edo ez, espioitza software bat instalatzen zuen telefonoan, segurtasun zuloa baliatuz, ondoren nahi zuten informazioa eskuratu ahal izateko. Erasoa zaila da detektatzen, erabiltzaileek ez baitute zertan deia hartu erasotzaileari telefonoaren ateak irekitzeko, eta maiz deia desagertu egiten delako historikotik, hartu izan bada ere. NSO Israelgo enpresa baten marka du erasoak, antza. Enpresa horrek hainbat inteligentzia agentzientzako egin ohi du lan, era guztiz opakoan. Oraingo erasoa, eskubide zibilen aldeko GKE batzuen aurka erabili izan dutela dirudi, baina ez dira beste helburu batzuk ere baztertzen.

AEBetako administrazioa jakinaren gainean dago, eta Whatsappek bere aplikaziorako eguneraketa bat ere atera du arazoa konpontzeko. Android eta iOS duten gailu guztietan izan du eragina eta beraz aplikazioa eguneratzea ezinbestekoa da.

Erasoaren izaera bideratua dirudi. Eraso mota horrek ahalik eta denbora gehien ezkutuan eta bakarrik gailu zehatz batzuetara iristea izaten dute helburu. Horrela ez balitz, eta era masiboan zabalduko balira, detektatuak izateko arriskua izango luketelako, eta kontrako neurriak aktibatu ditzaketelako.

Zure sakelakoa erasotua izan den edo izan daitekeen jakitea garrantzitsua da. Erasoa bideratua izan bada ere, segurtasun zulo bat du oinarri eta hori ezagututa orain beste norbaitzuk erabili ahal izango dute, auskalo zein helbururekin; normalean helburu ekonomikoarekin.

Aplikazioa ez ezik, sistema eragilea ere eguneratzea oso garrantzitsua da, eta antibirus bat sakelakoan izatea ere ez dago soberan, eta gogoratu Telegram edo Signal bezalako aplikazio alternatiboak ere badaudela.

Beste aukera bat ere badago: Whatsapp bera espioitza software gisa hartzea eta desinstalatzea, gure lagunekin, maitaleekin, familiarekin... alternatiben bidez, telefono arruntez, kalean, tabernan edo kafetegi batean elkartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.