gorka julio
IRLEN SAREA

Komunikazio banatua

2018ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Sare deszentralizatuen garaiaren amaiera bizi dugu. Telegrafoak lehenik eta telefonoak ondoren, gure jendartea ezagutzen dugun eran egituratzen lagundu du: erakunde, hedabide, alderdi, sindikatu... guztiak horren oinordeko dira, baina garai hori amaitzen ari da eta horrek komunikazio estrategia berriak eskatzen ditu.

Oraindik askotan egiten dugun galdera batek erabat baldintzatu izan du egin nahi ditugun ekimenetako asko: Zeinek antolatzen du hori? Galdera horrek garrantzia badu eta izaten jarraituko du, baina ematen zaion pisuak, zuzenean komunikazio zentralizatuko formetara garamatza.

Komunikazio forma horietan antolatzaileak ardura osoa hartzen du. Gertutasuna nabaritzen dutenek bakarrik erantzun ohi dute, eta batzuetan hori beharko da, baina ekimenean parte hartuko luketen askok aldiz, antolatzailearen izaeragatik soilik ez parte hartzea erabakiko dute. Sare banatuen garaian gaude, Interneten garaian —sare are zentralizatuagoetara eraman nahi gaituzten arren— eta horrek beste komunikazio estrategia batzuk ere eskatzen ditu.

#Deiadarra: Zerbait zehatza, une eta momentu batean egitea eskatzen duen komunikazio mota. Batera jotzeko mezu bezala uler daiteke; ardura partekatua beraz.

#Irrintzia: Mezu baten hedapenenean laguntzeko eskari esplizitua. Hedatzeko eskaria hau, ados daudenek zabaltzea erabaki dezakete, baina baita kontra ez daudenek ere; beraiek ere komunikazio mota hau noizbait balia dezaketela uste baitezakete.

#Begizkoa: Pertsona, proiektu ekimen baten aurkako jarrera eskatzen duen komunikazioa. Erantzuna, kasu honetan, harremanik ez duten pertsonek ahal duten moduan emango dute, bakoitzak ahal duen moduan eta bere ekintzaren ardurak beregain hartuz. Kontuz ibili beharrekoa da, kontrako efektua ere lor baitezake.

Ez dirudi ezagutzen ditugun komunikazio ereduetatik oso ezberdina direnik, baina hiruretan ez da behar antolatzaile zentralizatzailerik. Lehen mezua norbaitek bota beharko du, baina zabaltzea lortzen denean —teknologia baliatuz edo ez— horrek ez luke garrantzi gehiegirik izan behar. Aldiz, ardura partekatua bihurtzen da, eta elkartu dituen hori da helburua, ez antolatzailearen izaera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.