gorka julio
IRLEN SAREA

CAPTCHA

2019ko ekainaren 15a
00:00
Entzun
CAPTCHA Completely Automated Public Turing test to tell Computers and Humans Apart akronimoak, pertsonak eta errobotak bereizteko baliagarriaden test azkarra da. Web zerbitzu askotan topatuko dituzun hitz eta letra arraroak ezagutzeko segida horiek duten helburua, robota edo gizakia zaren bereiztea da; gero eta zailagoa dirudien zerbait. Gero eta zailagoa da, ez adimen artifiziala gero eta garatuago dagoelako, baizik eta gizakiok ere gero eta automatagoak garela ematen duelako.

Alde batetik, makinei irakasten jarraitzen dugu, gure datu eta patroien erazagupenarekin. Metafora perfektua bilakatu da, Googlen CAPTCHA. Horrek, letra eta zenbaki segidak erakutsi ordez, irudi sortak erakusten dizkigu eta guk gizakiak garela frogatzeko horiek zer diren adierazi behar dugu. Ezagutza metatu horrekin berarekin robotak bere kaxa orain gizakiok detektatzen ditugun patroiak ezagutzeko gaitasuna izango du, detekzioa bera zailduz etorkizunean.

Robotekin hitz egiten dugu egunero, baina hortaz gain robotak bezala jokatzen dugu gero eta gehiago. Argi dago teknologiaren bidez zenbait prozesu eta erabaki hartzeko aukerak posible egin edo azkartu egin ditugula, baina efizientzia horren izenean, ona denaz gain, gure harremanetan ere ez dakit ez ote garen egiteko era sintetiko eta bitar hori eramaten ari. Erantzun gutxi eman ditzakegu bizkar eta ondo. Horretarako gizakiok, informazioa jaso, prozesatu, kontrastatu eta taldekoa denean besteekin eztabaidatu behar ditugu. Egun efizientziaren izenean, ezinezkoa dirudi. Arlo profesionalean, baita bitalean ere bai. Ez dugu denborarik erabaki asko zentzuz hartzeko, baina hartzen ditugu eta bestela prozesu automatizatu baten bidez automatizatzen ditugu. Ez diot automatizazioari uko egin nahi, ez horixe, baina gizaki egiten gaituen solasa, eztabaida, konpromisoa hartzea, elkar egoteari balioa eman behar zaiola uste dut. Denbora ez dugula diogu, gure buruari zertan inbertitzen ari garen galdetzen ez diogun bitartean. Erabakiak hartzen ditugu, baina taldean eztabaidarako, egoteko, gauzak zalantzan jarri edo lantzeko denbora, denbora galdutzat hartzen dugu.

Bitarrera eraman ezin dena gara, robotetatik bereizten gaituena, 'bai' eta 'ez' batekin erantzun ezin dena, duda, zalantza, desioa, grina, anbiguetatea...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.