gorka julio
IRLEN SAREA

Tramiteak

2019ko urriaren 12a
00:00
Entzun
Arlo teknologikoarekin harreman gertukoa dugunetako batzuek, taberna elkarrizketetan bada ere, zenbait kontuk hartu duten abiaduraz hitz egiten dugu. Dena etengabe aldatzen ari dela eta, egokitzeko zailtasunaz hasi eta segidan teknologiarekin harreman hori ez dutenek zer/nola bizitzen duten arduratzen gaitu bat-batean.

Autobus txartela ateratzeko makina baten aurrean, ezinean, txartela dauden bi zirrikituetako batean ez, baizik eta ukipen gabekoa denez, uhin batzuk dituen karratutxo batean jarri behar duenak ere izan du sentsazio hori. Elkar lagunduz konpondu ohi duguna, normalean, horrela izan beharko ez lukeen arren.

Oso jende gutxi bizi daiteke gaur egun Internet edota zenbait teknologiarik gabe. Ez naiz adikzioaz ari oraingoan, behar errealaz baizik. Ezinbestekoa da herritar oso izateko maila baxuenean ere Internet edota teknologia batzuk eskuragarri izan eta erabiltzen jakitea.

Administrazioak edota osasun publikoak ezinbestean tramite askotarako digitalizaziora salto egin dute; denon hoberako, kasurik gehienetan. Arreta unibertsala eskaini behar duten bi alor dira horiek (gehiago ere badira) eta horrek arreta berezia eskatzen du jendea kanpoan ez uzteko.

Unibertsala diodanean, ororentzat, denontzat direla esan nahi dut. Hau da, txertatzen den teknologia edo hobekuntza edozein dela, kontutan hartu behar direla guztiak. Gaitasuna dutenak eta ez dutenak, teknologiara sarbidea dutenak eta ez dutenak, erraztasunak dituztenak eta ez dituztenak, denak!

Horrek, egiten den hobekuntza bakoitzeko fokua teknologian jarri bai, baina teknologia horrek daukan eragin sozialean fokua jartzea eskatzen du. Horregatik aurreikusi behar da zailtasunak izango dituzten herritarrei nola erantzun; beti egongo da eta kasuren bat. Plan horretan formazioa behar bada, formazioa emanez edota bitartekariak beharko badira bitartekariak jarriz; hala eta guztiz ere, beti egon beharko luke beste era bat, kanpoan gelditzen diren herritar horiei erantzuteko.

Benetako zerbitzu unibertsala bada, horrela behar du izan, aurrera egiteko eta ez atzera. Ez da berrikuntzak txertatzen diren abiadura soilik, beraz; onerako badira etor daitezela ahal bezain azkar, baina denontzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.