gorka julio
IRLEN SAREA

Edononware

2018ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Everyware liburua aspaldi idatzi zuen Adam Greenfieldek, Internet of Things edo gauzen Internet ere gero eta aipatuagoa da. Smart cities kontzeptua, berriz, eremu handietarako irudikatzen zen; gure etxeetan lehenago gauzatuko dela dirudi, eta guk ekarriko dugu.

Teknologiarekin elkarreragiteko erak aldatzen ari dira, teklatu edo ukipen bidezko elkarrekintza nagusi bada ere, ahots bidezkoa eta ikusezin bezala defini genezakeena gero eta ohikoagoa da.

Sakelako telefonoko alikazio batekin konektatutako gailuak kontrola ditzakegun bezala, orain, ahots bidez, telefonoetako morroiez gain, etxe askotan mikrofonodun bozgorailuak ditugu. Komando bidez informazioa eskuratu eta etxean ditugun gailuekin elkarreragiteko. Elkarrekintza ikusezina gutxiago erabiltzen da; sentsoreak dituzten gailuek detektatzen dutenaren arabera, kamera piztuko dute, berogailuaren tenperatura igo edota gogokoen duzun musika jarriko dute.

Pertsona eta gailu artean ez ezik, beraien artean ere koordinatuko dira. Lanetik berandu etortzen zaren egunean, afaria egiteko gogorik gabe zaudela jakinda, automatikoki aurretik definitua zenun janaria eskatuko du makinak zuregatik eta etxera iritsi eta minutura egongo da zure atean, kontrakorik esan ez baduzu, zuk ezer egin gabe.

Horri lotutako albiste bat irakurri dut; altzari enpresa bat elektronika enpresa batekin aliatzea ez da kontu arrunta, are gutxiago bi horiek Ikea eta Xiaomi badira. Txinako elektronika erraldoiakdomotikara zuzendutako ehunka gailu eskaintzen ditu Txinan: garbigailuak, termostatoak, indukzio plakak, entxufeak... Europan, aldiz, eskaintza hori murritzagoa da. Lehenengoaren altzari eta etxerako gailuak Xiaomiren aplikazio bidez kontrolatzeko aukera ireki dute orain. Akordioarekin, Txinako etxeetan Xiaomik berak sortu ez dituen gailuak kontrolatzeko aukera izango dute erabiltzaileek. Ikeak, aldiz, Xiaomiko tresnak erabiltzera ohitutako bezeroak errazago eskuratzeko ahalmena izango du. Biek ala biek, eremu pribatuenetakoa denetako batera sarbide zuzenago bat; domotikak ematen dituen erosotasun eta aukerak baliatuz.

Txinakoa hemen gertatu daiteke, eta aurretik ikustera ohitu beharko gara. Azken finean, orain dela 100 urte, Europan, gizateriaren %25 inguru bizi bazen, orain %9 inguru bizi gara soilik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.