gorka julio
IRLEN SAREA

Hacktibismo sortzaile katalana

2019ko urriaren 19a
00:00
Entzun
Teknologiaren erabilera irudimentsuetan ere bidea urratzen ari da Katalunia. Whatsapp eta bereziki Telegram kanalen erabilera, Twitter bidezko komunikazioa, erreferenduma posible egin zuten tresna deszentralizatuak eta orain sakelako aplikazio propioen garapenak estrategia teknosozial landu bat erakusten du atzetik.

Aurretik ere, estrategia horren zantzuak urriaren 1eko erreferendumean ikusi ziren. Ohiko hauteskundeetan norbanakoek hautesleku bakar batean bozka dezakete, errolda kontrolatu ahal izateko. Orduan, errepresioaren ondorioz, erasotuak izaten ari ziren hauteslekuetatik kanpo ere bozkatzeko aukera eskaini zuten tresna horien bidez, bi alditan bozkatzen ez zela ziurtatuz.

Oraingoan, #Tsunamidemocratic estrategiaren bidez, beste pauso bat eman dute. Twitter apenas erabiltzen dute, difusiorako ez bada. Zentsuragarria den kanal batean hedapena bai, baina ekimenak antolatzeko ez duela balio kontutan hartuz. Aldiz, lehen egunetan jendea bildu eta mezu ofizialak helarazteko balio izan duen kanal ziurra izan da Telegram: 300.000 pertsona inguru bildu ditu. Beste kanal batzuetan, momentuko errepresiori lotutako informazioa eta baliabideak (Prateko aireportuan sartzeko tiket faltsuak eskuratzeko, adibidez) eskaintzeko erabili dituzte.

Badirudi RetroShare algoritmo deszentralizatu eta zifratua erabili dutela, segurtasuna eta anonimotasuna ziurtatzeko. Sakelako aplikazioa ez dago Play Storean eskuragarri, eta webgunetik deskargatzeko deialdia egin dute. Ez da horrekin nahikoa: aplikazioa deskargatu ondoren, Qrcode bat duen pertsona bat topatu beharko duzu zure inguruan aplikazioa aktibatzeko. Konfiantza sareen eraikuntza joko bilakatzen du estrategia horrek.

Pertsona bakoitzak ekimen zehatzak egiteko dauzkan baliabideak (ibilgailuak) eta denbora eskuragarritasuna adierazi eta bere kokapen geografikoa (ez zehatza) ezagutzeko baimena ere ematen du horrek. Informazioarekin, leku eta une jakinetan ekimenak burutzeko indarra eskuratzen dute antolatzaileek.

Hacktibismoa, hackinga eta aktibismoa batzearen emaitza da; hacking teknikak helburu politikoekin erabiltzea da. Baina oraingoan, hacktibismo sortzaileaak jendartea aktibatu eta ahaldundu dezakeela frogatu izan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.