Niko Iurramendi.
ARRANPLATIK

Iragarri zuten

2019ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
Berdintasuna iragarri zuten entrenatzaile gehienek TKE Ligaren hasieran, eta ez da gutxiagorako izan. Kolpea baten batek eman badu, Orioren San Nikolas ontziak eman du. Eta Oria ibaian aste honetan gozo pasatuko dituzte egunak, ziur asko. Ez da izango haren lekua hartuko ez lukeen talderik eta arraunlaririk. Sailkapenaren behealdean ere estu hasi da liga, eta segundo gutxiren bueltan egon dira hamargarren eta 11. postuak. Hamargarren postuan hurrengo urtean liga berean egoteko aukera, eta 11.enean, lehia hilabete luzatzeaz gain, jaitsiera jokoan jartzen duen kanporaketa. Asteburua Lekittarra-ren aldekoa izan da, San Pedroren aldean. Aste gogorrak izango dituzte biek ala biek. Batak hurrengo asteburuan antzekoa egin nahiko du; besteak segundo apurren amorrazioz hobetu beharra sentituko du, seguruenik.

Asteburua oso hori hasi arren, ez dute lasaitzeko astirik izango. Bitik bi irabazteak zera dakar: bitik bitan hainbat traineruk ere kale egin dute. Hurrengo asteburua iristeko sekulako grina izango dute, hortzak zorroztu eta hozka egiteko asmo itsua, beste taldeak urduritzeko gogoa, irabazteko nahia.

Santanderrera egingo dugu salto larunbatean, badiara. Bada, arraunlari gutxik maite duten eremua dator. Liga xumeagoetan, txandaren bat egin eta ontzi handi baten atrakatu beharragatik beroketa egin berritan uretan beste ordubete itxaron dugunak ere bagara. Berezia da eremua, baina baita txarra ere. Halakorik gertatuko denik ez dut uste, baina izkinako taldeek badiako ontzien olatuekin ohi baino dantza gehiago egin beharko dutela, seguru.

Lekeitiorainoko bide sigi-sagatsuak egingo ditugu igandean, batzuok oroitzapen onak berresteko asmoz. Lehia handiko asteburuak datoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.