Xabier Amuriza.
PASCALEN ESFERATIK

Urte berri esfera berri

2019ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
«Unibertsoa da
esfera infinitu bat,
zeinaren erdigunea
toki guztietan baita,
eta zirkunferentzia
inon ere ez».

Zutaz beste nork
esan dezake hori?
Neuk ere bai, Pascal.
Banoa horizontera
eta erdigunean nabil.
Erortzen naiz zulora
eta erdigunea naiz.
Naiz, beraz, pentsatzen dut.
Milesker aurkitu duzulako
nire tokia unibertsoan.

Zu, Pascal maite,
zirkunferentzian zaude
dagoeneko.
Ni tangentearen bila noa,
biok topo egin dezagun
edozein erdigunetan.
Esate baterako,
sagardotegi batean.

Egutegi berririk?
Ez, eskerrik asko!
Iazkoa daukat,
estreinatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.