Xabier Amuriza.
PASCALEN ESFERATIK

Gure amaren poza

2018ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Erabakia baitzuen

nahita joatea

bilarazi gintuen

afari alai batean.

Eta afal orduan

kaliza jasorik

bere esku ahuletan,

amak esan zuen:

«Pozik noa,

zuek pozik utzita».

Erabakia baitzuen

nahita joatea

bilarazi gintuen

afari alai batean.

Ez zuen esan:

«Maita ezazue elkar,

nik zuek bezala».

Bakarrik esan zuen:

«Pozik noa,

zuek pozik utzita».

Ezin dugu zapuztu

gure aitaren etxea

eta hainbat gutxiago

gure amaren poza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.