Xabier Lasa.
UHINETATIK TIRAKA

Musikarako pasio loreak

2019ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Patxadari, agur. Franco hil ostean Estatu espainiarrean abian jarri zen irrati musikalean aitzindarietako bat den Juan de Pablos esatariak erretiroa hartu du. 1960ko eta 1970eko hamarkadetako pop eta rock doinuen zabaltzailerik agian famatuena, gaztelaniaz. 1986az geroztik R3ko esataria izan da, Flor de pasión irratsaio mitikoaren eskutik. Azkenaldian pattal zebilen, zuzenean mutu geratzeko arriskuan kasik; 71 urteen ajeak, antza. 2018ko maiatzean aritu zen azkenekoz uhinetan, eta asteazkenean R3n omenaldia eskaini zioten; bera hara azaldu ez izanak ez digu gauza onik adierazten, baina tira. Saioan zehar, guzti-guztiek (esatariek, musikariek, entzuleek…) musikarako pasioa kutsatu izana eskertu zioten De Pablosi. Nik uste estilo jakin bat izan dela irratiari egin dion ekarpenik handiena: doinuak aurkezteko goxotasuna, isiluneei tokia eginez eta eztarri urraketarik gabe. Erakutsi digu posible dela irrati-egikera hori, beste muturreko Los 40 principales formatuaren diktadurari aurre eginez. Azken batean, irratitik irteten zaigun musika horixe dela baliagarria bizipoza eragiteko, emozio anitz zirikatzeko. Baina non dago idatzia horretarako esatariak histrionikoa eta bozkarioaren gain-antzezlea izan behar duenik?

Musikeroa. EITBk sortu zuen Euskadi Gazteak Espainiako irrati formula zalapartatsu horretatik errepikatu nahi izan zuen, hasieratik. Eta egungo Gaztea irratia aipatu orduko, zaila da ez identifikatzea Joseina Etxeberria esatariarekin, bere irudi eta ahots berezkoarekin. Esango nuke EIko entzule ugariren kopetak zimurrarazi zituela, 2017ko irailean, Etxeberriak Kantu kontari irratsaioa aurkeztuko zuelako iragarpenak. Bada, hobe dugu apurtzen baditugu aurrejuzguak. Ataungo musikeroak saio aparta osatzen du arratsaldero (14:45-16:00) musika munduan juxtu-juxtuan gabiltzan publiko orokorrarentzat. Ahotsa modulatuta, erlaxatuago aritzen zaigu horretarako, nahiz eta, oraindik, inoizka azaleratu irrati formulako esatariek odolean daramaten saltzaile konpultsiboaren konplexua.

Musika izan du bidelagun mutilak betidanik, komunikatzaile iaioa da, eta informazio ugari helarazten digu iraganeko eta egungo musikarien gainean. Bikain sintetizatzen dizkigu beti-betiko doinu klasikoak eta berri-berriak, euskal musikarien panoramari kosk egiten dio maiz...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.