Xabier Amuriza.
PASCALEN ESFERATIK

Zenbat zero

2019ko maiatzaren 11
00:00
Entzun
Esan zenbat zero
diren zazpitik gora.

Ez lapur, ez magnate,
ez jauntxo, ez hiltzaile.
Ez jaurti eranskinik,
iraintzat hartzekorik.

Esan, soilik, zero
bakoitzaren azpian
zenbat mila ume
diren gosez hilak
zenbat mila emakume
diren bortxatuak.
Zenbat mila gizaseme
diren miserable
zero bakoitzaren azpian.

Esan: Zu, zu!
Izena eta abizena.
Esan: Zu eta zuek!
Izenak eta abizenak.
Hor dituzu guztiak
ahaltsuen erpinean,
finantzen olinpoan.
Ez joan zulo beltzen bila.
Zuloak aurpegiak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.