Amaia Agirre Arrastoa.
Errusiako Munduko Kopa. ESFERAREN ERTZAK

Antxoak balea jan

2018ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
Kroaziako selekzioak hiru luzapen eta penaltietako bi txanda jokatu ditu finalera iritsi aurretik. Frantziako selekzioak baino 90 minutu gehiago jokatu behar izan ditu, eta neke fisikoak eragina izan dezake. Kroaziak lau milioi biztanle ditu, eta Frantziak, hirurogeita bost milioi.

Kroaziak lehen aldiz jokatuko du gisa honetako final bat. Ez du Frantziak duen esperientziarik eta palmaresik, baina ilusioak eta goseak ez dute mugarik.

Wikipediaren arabera, Marta izeneko ugaztun haragijale bat da Kroaziako animalia esanguratsu edo bereizgarrietako bat. Bere txikian azkarra eta preziatua, hortz zorrotz eta harrapakari aztia. Frantzian, ordea, oilo frantsesa deritzona milaka kanpandorretako irudia da, koloretsua eta tentea. Ikusiko da ospakizun kanpaiak jotzeko moduan amaitzen duen azken meza nagusia.

Kroaziak, bestalde, Kolinda Grabar-kitarovi? lehendakariaren babesa du. Selekzioaren partidutan elastiko zuri-gorri laukiduna soinean, gol bakoitza dantza eta mugimendu esanguratsuz ospatzen duena. Frantziako lehendakari den Emmanuel Macronek finalerdietatik aurrera jarraitu du bere nazioa ordezkatzen duen selekzioa, baina gorbata beti bere lekuan.

Kroazia 1991. urtetik da burujabe eta askea. Frantzia Europako naziorik zaharrenetakoa da. Kroaziako selekzioko jokalari asko Balkanetako gerraren oinordekoak dira, errefuxiatuen semeak asko. Frantziako selekzioa gaztea eta anitza da, auzo txiroetan hazi eta zaildutako semeak, arraza eta jatorri ezberdinetakoak. Eta erdian, Argentina: NĂ©stor Pitana. Hori ere historia egitera datorren epailea. Herrikide dituen beste bi epailerekin batera joko arauak zehazten saiatuko dena. Europako bi talde elkarren aurka, eta Hego Amerikako epaile bat. Ea nor nagusitzen den, eta ea nor nabarmentzen den. Mila ezberdintasun, baina amets berbera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.