Inigo Astiz
DENA ETA EZTENA

Agora edo merkatu izatea

2018ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Sortzerakoan hartu beharrekotzat jotzen zituen arriskuei buruz ari zitzaidala, hain justu ere, gustuko ez suertatzearen arriskua erabat besarkatzeko beharrari buruz mintzatu zitzaidan lagun antzerkigile bat duela urte sorta bat, eta, geroztik, sare sozialen eta herrietako festetako kartelak aukeratzeko herri bozketen zabalpen masiboaren ostean, are eta aztarna sakonagoa utzi dute haren hitzek nigan. Ikuspegi erromantiko argia dauka nire lagunaren jarrerak, baina, era berean, beti iruditu zait ederra kulturarekiko izan duen konpromiso politiko hori. Niri izua sortu dit beti eszenara igo, eta inoren gustuko ez suertatzeko aukera hutsak. Hezurretaraino daramat gustatu nahi hori.

Agora edo merkatu izatearen arteko dileman deskribatu du egungo teatroa Jose Sanchis Sinisterra antzerkigile valentziarrak egunotan El Cultural aldizkariari eskainitako elkarrizketan, eta nagusi den ideologiaren sintoma gisa deskribatu du gustuko izan behar hori. «Eszenografia desagertzeko zorian ikusten dut. Oraindik ere zenbait zuzendarik eszenografia maximalisten bidez eta gure diruarekin ordaindutako ostialako modernotasun teknikoekin agertarazten dituzte beren egoak. Eta, gero, tristeena da aktoreek testuak duela hogei urte bezala botatzen dituztela (...) Peter] Brookengana itzuli behar da, eta [Krystian] Lupa eta [Tomaz] Pandur ahaztu. Baina zaila da hori, Estatuak desertatu egin baitu bere kultur ardurez, eta gustatzeko beharra nagusitu baita. Hori da egungo teatroaren dilema: agora edo merkatu izatea. Alegia, ea kolektibitatearen arazoak argitzeko leku bat izango den, edo diru eta entretenimendu iturri den gauza fashion bat».

Soilik espero dut artikulua gustatuko zitzaizuela. Eta ni ere bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.