Amaia Agirre Arrastoa.
Errusiako Munduko Kopa. ESFERAREN ERTZAK

BrasHIL

2018ko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Odolkiak ordainetan izan dira, eta halatsu gertatu zaioNeymarri ere. Mexikarrek zelai barruan komeni baino gehiago hitz egin etakexatu zirela, eta horregatik joan omen ziren etxera. BelgikakBrasil kanporatu duenean, memoriak eta mendekugoseak eraginda, Andres Guardado arduratu da Neymarri odolkiak itzultzeaz. Brasil ere etxera.

Brasilgo selekzioaren jarraitzailea ez, baina zalea izan naiz betidanik. Gaur egun, ez dut batek irabazi edo bestea etxeratu poz eta pena handirik hartzen. Futbola batzuetan ikuskizun erakargarri bezala ikusten dut, baina gehienetan bestelakotik izaten baitu gehiago. Ez da bereziki balore aberatsen eskalan goiko mailatan jartzeko kirol eredua.

Joka dezadan leial nik erenire memoriarekin, eta Brasilgo jokalarien jokoak nola liluratzen ninduen aitortu. 2002koJaponiako eta Hego Koreako Munduko Kopa gogoan dut. Hiru R erraldoiak: Ronaldo, Rivaldo eta Ronaldinho. Urte horretan bosgarren aldiz irabazi zuela uste dut hain preziatua den garaikurra. Alemania izan zuen aurkari. Oliver Kahn zen europarren atea babesteko ardura zuena, txapelketako jokalaririk onena izendatu zutena. Ronaldok, ordea, bitan zeharkatu zuen atezainaren atzeko marra zuria.

Brasilgo selekzioa omen da hamabi bider FIFAren eskutik urteko talderik onenaren saria jaso duen bakarra. Hala ere, ez dakit apaizaren dozenara iristeko moduan izango diren nahi eta ere Peleren ondorengo izan nahi duten hauek. Hiru R berri baino ez zaizkit geratuko aurtengoari dagokionez buruan: ERREkor berrien gabeziaren minetik ERREkuperatu beharra, jokoa beti ez baita ERREnta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.