Niko Iurramendi.
ARRANPLATIK

Atsedena

2018ko abuztuaren 7a
00:00
Entzun
Asteburu honetan lehiatu diren traineruak ez dira gutxi izan. ETE ligak jardunaldia izan zuen Pasaian, KAE 1 ligak ere bertan izan zuen jardunaldi bikoitza, eta KAE 2 ligak, Ibaizabalen, Erandio parean. Lehen Maila deritzen ligek, Euskotren eta Euskolabel Ligek, aldiz, jardunaldirik ez dute izan. Espainiako Txapelketarako deia aspaldi jarria zegoen asteburu honetan, eta aurten ere, talde falta izugarria izan dute; lau talde baino ez dira lehiatu, laurak gizonezkoen taldeak. Emakumezkoen trainerurik ez. Antolatzaileek egin dezatela euren barne solasaldia.

Txapelketa horretan lehiatu ez garenok, buruz behintzat, halako garbiketa edo berrabiaratze bat egiteko aukera izan dugu. Guk, esaterako, bi eguneko geldialditxoa izan dugu, aspalditik disfrutatu gabea. Fisikoaren aldetik, entrenatzaile guztiek ziur astinaldi gogorren bat edo beste eginarazi dietela beraien arraunlariei.

Egutegiari begiratu orduko, txapelketen erdigunera iritsi garela ohartu naiz: sei aste daramatzagu ligan lehiatzen, eta sei asteburu falta zaizkigu, Kontxako estropadak barne. Hasi orduko, bukatzen. Sentsazio eta sentipen horixe izaten dut uda oro. Udazkenean hasi eta negu osoan zehar entrenamenduz entrenamendu aritzen gara, pixkanaka pixkanaka hobetzen, eta noizean behin estropada edota jaitsiera bat egiten. Estropadetan gozatzen ez duten arraunlariak daudela uste dut; nik urteak aurrera joan ahala ikasi dut gozatzen. Aldiz, negua gorroto duen arraunlaririk ba al da? Ez dut uste. Horregatik dihardugu urtez urte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.