mikel p ansa
HIZPIDEAK

Gehiengoak

2015eko uztailaren 31
00:00
Entzun
Euskobarometroari kasu egitekotan, erabakitzeko eskubidearen aldekoago izango da 2016ko udazkenean osatuko den Eusko Legebiltzarra. Edo kontrako gutxiago izango ditu, zehatzago esateko. Orain, 48 parlamentari dituzte EAJk eta EH Bilduk; Euskobarometroaren arabera, 43-45 artean izango dituzte heldu den urtean. Aldaketa beste aldean dago: PSEk eta PPk, 27 parlamentari dituzte orain, baina 18-19 izango dituzte 2016an, inkesta horren arabera. Tartean, Ahal Dugu, 11-12 parlamentarirekin; ustez ez luke trabatu beharko galdeketa bat, baina ikusteko dago zer gertatuko den. Eta, tartean, Espainiako Kongresurako bozak. Aldagai asko, 2016ko maiatzean zer gertatuko den zehazteko.

Hortaz, gorakadak eta beherakadak izango dira Euskobarometroak aurreratu dituen emaitza horietan. Baina, erabakitzeko eskubideari dagokionez, bistan da legebiltzarrak indarra sobera izango lukeela —orain ere baduen bezala— galdeketa bat antolatzeko, EAJ eta EH Bildu ados jarriko balira —are errazago, Ahal Dugu-ren babesa jasoz gero—.

Eta hor zentzu handiagoa hartuko du Joseba Egibar EAJren GBBko buruak gaur BERRIAn esandakoak: hurrengo legealdian egon daitekeela estatus politiko berri bat, eta erabakitzeko eskubidearen berme izango litzatekeela estatus berri hori. «Jauzi» bat egin nahi duela EAJk, hori esan du Egibarrek. Baldintzak izango dira, legebiltzarreko gehiengoen aldetik; Iñigo Urkulluk, 2012ko hauteskundeetan, herri galdeketa bat 2015erako iragarri zuenean ere baldintzak bazeuden modu berean. Baldintzak aldatu baitira urteotan, baina gehiengoak aspaldi baitaude, egon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.