jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Txilipito

2015eko otsailaren 27a
00:00
Entzun
Plaza honetan debekatuta dago aparkatzea, jolastea eta abestea, eta debekatuta daude txakurrak». Pirritx eta Porrotxen Bizipoza ikuskizunean isunak jarri eta jarri aritzen den polizia da Txilipito. «Iiiiisuna!» da bere gerra oihua, eta isunak jarriz barregarri uzten du bere burua.

Ez da zaila Carlos Urkijo Txilipitoren antzera irudikatzea. Ez soilik guztia debekatzeko joera duelako, baizik eta plaza soilik berea balitz bezala jokatzen duelako. Hala aritzen da Urkijo euskararen kontra, presoen eskubideen aurka, Espainiako ikurren alde, bere jarrerarekin bat ez datorren guztiari jazarriz. Zergatik? Txilipitok Lagun txakurrari bezala, alergia dielako. Alergia politikoa, alergia kulturala, alergia lingustikoa, alergia muturrekoa. Orain Lasa eta Zabala eta Amama filmak eta Gipuzkoako Aldundia mehatxatu ditu, emandako diru laguntzen inguruko txosten bat eskatuz. Gustuko ez duen guztia du jomugan.

Hiru urtean azkenera arte eraman du bere ezinikusia PPko parlamentari ohiak, eta jazarpena itogarria da. Berdin du identitate gaiak izan edo arlo sozialekoak edo neurri ekonomikoak izan. «Iiiisuna!». Ez da barregarria. Barregarri geratzen da atzokoa bezalako eskaerekin, baina ondorioak larriak dira, indarra, denbora eta dirua joaten delako horri eutsiz. Kontseiluaren biharko manifestazioa urrats bat da horregatik, planto egiteko garaia delako, bildu egiten duelako. Legea bere alde badu ere, plaza ez duelako berea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.